Serofobia pertsona seropositiboekiko aurreiritzia, beldurra, bazterketa eta diskriminazioa da. Seropositiboak GIBarekin bizi diren pertsonak dira, eta hauek tratu desberdina jasan dezakete, bai gizartean bai erakundeetan.[1] Oraindik ere GIBa sendabiderik ez duen birusa den arren, gaur egun tratamendua jasotzen duten pertsona seropositiboek HIESik inoiz garatu ez duten eta kutsatu eta gabeko pertsonen bizi-itxaropen bera izaten dute. Horrez gain, tratamenduak, birusa detektaezina eta, beraz, kutsaezina mantentzen du.[2][3][4][5]
GIB/HIESaren bidezko diskriminazioa mundu osoan gertatzen da, eta hor sartzen dira ostrazismoa, gaitzespena, diskriminazioa eta infektatutako pertsonekiko kontaktua saihestea. Estigmak GIBarekin bizi diren pertsonengan dituen ondorioek, batetik, GIBaren aholkularitzan eta probetan parte-hartze txikia izatea eragiten dute, eta, bestetik, beraien egoera serologikoa ezagutzen ez duten pertsonek, birusa daukaten jakiteko interesik ez izatea.
Diskiminazio horrek ondorio larriak ekartzen dizkie pertsona seropositiboei. Tartean, isolamendu soziala, harreman afektibotarako zailtasuna,[6] bakardadea, autoestimu baxua, identitate-krisia edo depresioa.[7]
Serofobiak GIB/HIESaren aurkako borroka oztopatzen du, eta pobreziarekin, homosexualitatearekin, bisexualitatearekin, transexualitatearekin edo promiskuitatearekin lotutako beste aurreiritzi batzuekin nahasita egon daiteke.[8][9][10] Herrialde batzuetan, diskriminazio instituzionalak murrizketak ezartzen dizkie. Zirkulazio-askatasunari, jabetza-eskubideari, lanerako sarbideari, eskolari, gizarte-zerbitzuei eta are etxebizitzari lotutakoak eta beste hainbat.[11][12][13]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search